lunes, 4 de junio de 2007

KINTXO ETA GOXOPI ZUBIETARA ETA TROSKI GURE ESKOLARA


Atzo, Zubietako ikasleekin batera, eta pelutxeak trukatzeko
aitzakiarekin, Lazkaomendira joan ginen. Autobusak, mendian bertan
utzi zigun eta jaitsi bezain laister, han bertan zegoen frontoi zahar
batean, hamaiketakoa egin genuen.
Jaten ari ginala, artalde haundi bat pasatu zen gure aurretik. Ardiak
kontatzen hasi ginan baina ezinezkoa zen.
Gero, frontoitik zuzenean zalditegira joan ginen. Zaldi pila bat
zeuden, batzuk ikuiluan eta beste batzuk kanpoan.
Poni bat prestatuta zeukaten guk bere gainean buelta egiteko.
Aurrena, igurtzi egin genuen eta gero beste batzuk orrazten ere
ausartu ziren.
Baina batzuk zaldi haundiago batean ibili nahi zutenez, ponian
txikienak ibiliko ziren eta besteak, gero atera zuten zaldi zuri eder
baten gainean ibiliko ginen.
Imanol eta Markel beldurtu egin ziren eta ez ziren ausartu zaldian
ibiltzera.
Sergio, Intza eta Aritz –ek aldiz, ez zuten dudarik egin eta laister
jarri ziren zaldi eta poniaren gainean.
Zaldian ibili eta gero, paseotxo eder bat eginez, oiangu parkera
iritsi ginen. Bertan, jolastu aurretik, mahaietan eseri eta bazkaldu
egin genuen.
Bai ederra zegoela bazkaria!!!!
Ederki bazkaldu ondoren, Zubietako haurrekin jolasean ibili ginen.
batzuk txirristan, besteak kulunpioan.
Denbora azkar pasatu zen eta konturatzerako autobusa etorri zitzaigun
bila. Pelutxeak trukatzeko garaia heldu zen. Aritzi ez zitzaion
gustatu kintxo eta goxopi Zubietakoak ematea, berak gurekin ekarri
nahi zituen berriro, baina azkenean esan genion guk Troski hartu behar
genuela eta pozik gelditu zen. Ongi- ongi zainduko zituztela agindu
ziguten eta guk beraiei ere bai.Trukaketa egin ondoren,
hango iturrian pixkat garbitu eta azkenengo argazkia atera genuen.





lunes, 26 de marzo de 2007

TROSKI , KINTXO ETA GOXOPI ANTZERKIA IKUSTEN



Joan den ostiralean , Zubietako eskolara joan ginen ERREKA MARIren txotxongiloa ikustera eta gurekin batera KINTXO eta GOXOPI joan ziren taxisean montatuak.

Oso antzerki polita ikusi genuen eta bi eskolako pelutxeak elkar ezagutu ziren.

Oporretatik bueltan gure bi pelutxeak beraien eskolara joango dira. TROSKI berriz gure artean igaroko du azken hiruhilabea.

ZUBIETAKO LAGUNA




Zubietako lagunek mezu polit hau bidali ziguten bere pelutxea ezagutzeko:
KAIXO! TROSKY NAIZ, MUNDUKO TXAKURRIK ZORIONTSUENA. HEMENTXE NAGO, ZUBIETAKO HAURREKIN TXORATZEN....OSO JATORRAK DIRA ETA EDERKI ZAINTZEN NAUTE. ASKO MAITE NAUTE ETA GAUZA PILOA EGITEN DITUGU ELKARREKIN